XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ROMEO zehatz-mehatz hasi zitzaion munduko klima mota ugariei buruzko azalpenak ematen Julieta saiatuari.

Denbora dexente eman zuen klima kontinentaleko eurien zergatia agertzen, hozberoen gorabeherak azaltzen, itsaso eta lehorraren arteko harreman estuak argitzen...

Saguak, kezkaren kezkaz eta ezinegon bizian, minutuak zenbatzen ari ziren, Romeok bere erretolika monotonoa noiz amaituko ote zuen zain.

Gainera, eta beren desesperorako, egun hartako tarta... gaztazkoa zen!

Jadanik, goseteak zorroztutako usaimenagatik saguek ez zuten zulotxotik atera beharrik izaten, Julietak zein tarta mota egina zeukan jakin ahal izateko (...).